Euskararen erabilera eta ezagutza modernitate ikur bilaktu dira lan munduan. Gure gizarte elebidunean enpresen zerbitzua ere elebiduna izan dadin sortu dira Euskara Planak enpresetan. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika enpresetan ere euskararen normalizazioa bultzatu nahian dabil.
Urrats euskaltegiak neurrira egindako euskara plan eraginkorra eskaintzen dio zure enpresari, garai berrietara egokitzen laguntzeko asmoz.
Urrats euskaltegiak tokian tokiko dirulaguntza topatzen lagunduko dizu; Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak zure proiektua diruz laguntzeko.
Zure enpresaren ahalegina sarituko duen bereizgarria lortuko duzu, enpresan euskararen erabilera bermatzen duen agiria.
Bikain ziurtagiriaren inguruko informazio gehiago,
hemen
Urrats Euskaltegiak xede bereziko taldeentzako ikastaroak eskaintzen ditu: etorkin, ostalari eta dendarientzako ikastaroak, hain zuzen ere.
Ikastaro hauen helburua euskararen erabilera bultzatzea da, jendaurrean lanean dihardutenei egunerokotasunean euskaraz aritzeko baliabideak eskainita eta atzerritarrei euskal kultura eta hizkuntza aurkeztuta, oinarrizko ezagutzak eskura ditzaten
INFORMAZIO GEHIAGO: Udalaren euskara zerbitzua HABE ...
Ikasblai Akademiak 8 eta 16 urte bitarteko ikasleentzako eskolak eskaintzen ditu.
Taldeak txikiak eta homogeneoak izaten dira. Hauek osatzerakoan, adina, eskola-eredua, eta euskara-maila kontuan izanik. Ikasle bakoitzaren beharren diagnostikotik abiatuta, bere helburuak bete ahal izateko, egunez eguneko jarraipena egiten diogu, eta hiruhilabetean behin, etxera txosten bat bidalitzen dugu.
Hiztegiak
Orotariko Euskal Hiztegia
Hiztegi batua
Elhuyar hiztegiak (eu-es/es-eu)
SINONIMOEN HIZTEGIA
EUSKALTERM-TERMINOLOGIA BANKUA
HIZTEGI GUZTIAK KLIK BATEAN
Euskarazko Wikipedia
Aisa, etorkinentzako irudizko hiztegia
Zehazki gaztelania-euskara hiztegia
Lur Entziklopedia tematikoa eta hiztegi entziklopedikoa
Hiztegia on line
Opentrad, Itzultzaile Automatiko Eleanitza
1Euskaltegian matrikulatutako 16 urtetik gorako ikasleek HABEko azterketa ofizialak egin ditzakete, eta agiri ofizialak eskuratu. HABEko 1., 2. eta 3. Mailako Agiriak Administrazioko 1., 2. eta 3. Hizkuntz Eskakizunen BALIOKIDE OFIZIALAK dira.
2Habe-ren 3. Maila EGAren BALIOKIDE OFIZIALA da.
3Ikasleak matrikula prezioaren %100 berreskura lezake