Nivel B1
Lau trebetasunak neurtuko dira.
Entzumena
Zer testu-genero entzungo du azterketariak? Albiste laburrak, eguraldi-iragarpenak, kontaketak, iragarkiak, elkarrizketa sinpleak, ipuinak, errezetak, gertaerak…
Zer egin beharko du? Ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu…
Puntuazioa : gehienez, 20 puntu; gainditzeko, gutxienez, 10.
Probaren iraupena : 25 minutu ingurukoa.
Mintzamena
Hiru atal izango ditu:
- Aztertzailearekin elkarrizketa laburra: norberaren ezaugarriak, familia, lana…
- Aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatiboa (azalpen laburra, pertsonen gauzen zein tokien deskribapenak, kexak…)
- Elkarrizketa izango du beste azterketari batekin, elkarreraginean, argazki bat oinarri hartuta
Puntuazioa : 30 puntu gehienez; gainditzeko, 15 puntu.
Probaren iraupena: 10 minutu izango ditu bigarren atala prestatzeko eta 10 minutu inguru proba egiteko.
Irakurmena
- Zer testu-genero irakurriko du azterketariak? Lagunen gutunak, errezetak, ipuin eta kontaketa errazak, gai ezagunetako azalpen testuak…
- Zer egin beharko du? Testuaren edo testuen ulermen orokorra, xehea edota testutik informazioa ateratzea eskatuko zaio.
Puntuazioa : 20 puntu denera; gainditzeko, 10 puntu
Probaren iraupena : 35 minutu.
Idazmena
140 hitzeko testu bat edo 100 inguruko bi testu idatziko ditu (mezu laburrak, pertsonen, tokien eta gauzen deskribapen laburrak, gutun pertsonalak, kontaketa laburrak, eskari-gutunak, aholkuak eta gomendioak…).
Puntuazioa : 30 puntu gehienez; gainditzeko, 15 puntu.
Probaren iraupena : 60 minutu.
Nivel B2
Lau trebetasunak neurtuko dira.
Entzumena
Zer testu-genero entzungo du azterketariak? Gertaerak, kronikak, azalpen didaktikoak, prozesuen deskribapenak, albisteak, elkarrizketak…
Zer egin behar du? Ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu, ondorioak atera, hizlariaren jarrera bereizi…
Puntuazioa : 20 puntu denera; gainditzeko, 10 lortu behar du
Probaren iraupena : 25 minutu ingurukoa.
Mintzamena
Probak hiru atal izango ditu:
- Sarreran, aztertzailearekin elkarrizketa motza (familia, zaletasunak, lana…)
- Aurrez prestatutako gaia (azalpena, argudiozko adierazpena, kexa, gertaeren kontaketak, pasadizoak
- Elkarrizketa beste azterketari batekin, emandako argazki bat oinarri hartuta.
Puntuazioa : gehienez 30 puntu; gainditzeko, 15 puntu
Probaren iraupena: bigarren atala prestatzeko, 10 minutu, eta 10 minutu proba egiteko.
Irakurmena
- Zer testu-genero irakurriko du azterketariak? Egunkariko erreportajeak, toki publikoetako instrukzio edo argibideak, hitzaldi baten laburpena, administrazioko idazkiak…
- Zer egin beharko du? Ulermen orokorra, xehea edota testutik informazioa ateratzea eskatuko zaio.
Puntuazioa : 20 puntu denera; gainditzeko, 10 puntu
Probaren iraupena : 45 minutu.
Idazmena
Zer idatziko du azterketariak? 200 hitzeko testu bat edo 150 hitzeko bi testu, ekintza komunikatibo bat gauzatuz (argudio-testu laburrak, administrazioko idazkiak, jakinarazpen-gutunak…).
Puntuazioa : gehienez, 30 puntu; gainditzeko, 15 puntu.
Probaren iraupena : 75 minutu.
Nivel C1
Lau trebetasunak neurtuko dira.
Entzumena
Zer testu-genero entzungo du azterketariak? Erreportajeak, hedabideetako iruzkinak, eztabaidak, esketxak, antzezlanak, iragarkiak…
Zer egin behar du? Ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsuak eta xehetasunak bereizi eta nabarmendu, informazioa eta iritzia bereizi, ondorioak atera…
Puntuazioa : 20 puntu denera; gainditzeko, 10 lortu behar du
Probaren iraupena : 25 minutu ingurukoa.
Mintzamena
Probak bi atal izango ditu:
- Aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatiboa. Egiteko hau prestatzeko, testu-aipamenak, elementu grafikoak edo irudiak eman dakizkioke azterketariari.
- Bat-bateko elkarrizketa beste aztertzaile batekin argazki edo elementu grafikoez baliatuz.
Puntuazioa : gehienez 30 puntu; gainditzeko, 15 puntu
Probaren iraupena: Gaia prestatzeko, 20 minutu eta 5 minutuz hitz egin beharko du
Bat-bateko elkarrizketa: 10 minutu inguru.
Irakurmena
- Zer testu-genero irakurriko du azterketariak?Azalpen-artikuluak, iritzi-artikuluak, alegiak eta kondairak, editorialak…
- Zer egin beharko du?
Testuaren esanahi orokorra, ideia nagusiak nahiz bigarren mailakoak edo xehetasunak, edota espresuki testuan adierazten ez diren ideiak, hala nola komunikazio-xedea, idazlearen jarrera, ikuspuntua edo iritzia antzeman.
Azterketariaren sintaxia eta lexikoa neurtzeko ere zenbati testu erabiliko dira.
Puntuazioa : 20 puntu denera; gainditzeko, 10 puntu
Probaren iraupena : 60 minutu.
Idazmena
Zer idatziko du azterketariak? 300 hitzeko testu bat edo 180 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo bat gauzatuz (azalpen-artikuluak, iritzi-artikuluak, kontaketak eta ipuinak…)
Puntuazioa : gehienez, 30 puntu; gainditzeko, 15 puntu.
Probaren iraupena : 90 minutu.
Nivel C2
Lau trebetasunak neurtuko dira.
Entzumena
Zer testu-genero entzungo du azterketariak? Hedabideetako iruzkina, ahozko iritzia, azalpena, mahai-ingurua, hitzaldia, komunikazioa…
Zer egin behar du? Entzundakoa 50-70 hitzetan laburtu, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat…
Puntuazioa : 20 puntu denera; gainditzeko, 10 lortu behar du
Probaren iraupena : 40 minutu ingurukoa.
Mintzamena
Zer egin behar du azterketariak Ordu-erdi lehenago adieraziko zaion ekintza komunikatiboa gauzatuko du.
Zer testu-genero sortu behar du? Hitzaldia, komunikazioa, ahozko iruzkina, kronika…
Puntuazioa : 30 puntu denera; 15 puntu gainditzeko
Probaren iraupena: 30 minutu egitekoa prestatzeko; 10 minutu inguru proba egiteko
Irakurmena
- Zer testu-genero irakurriko du azterketariak? Iritzi-artikulua, txostena, saiakera, editoriala, azalpen-artikulua…
- Zer egin beharko du?
Irakurritako testua 50-70 hitzetan laburtu, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat…
Puntuazioa : 20 puntu denera; gainditzeko, 10 puntu
Probaren iraupena : 50 minutu ingurukoa.
Idazmena
Zer idatziko du azterketariak? 350 hitzeko testu bat idatziko du, ekintza komunikatibo bat gauzatuz, azalpen- edo iritzi-artikulua, komunikazioa, txostena, erreportajea…).
Puntuazioa : 30 puntu denera; 15 puntu gainditzeko.
Probaren iraupena : 2 ordu eta 20 minutu.