UDAKO IKASTAROAK Matrikula irekita !

  1. TRINKOak - egunero 4/5 ordu
  2. ARINAGOagoak - egunero 2 ordu edo astean bitan
  3. MINTZA eta IDAZMEN ikastaroak               Informazio gehiago hemen
#te


IKASBLAI akademia: haurrentzako eskolak

  1. UZTAILEAN eta ABUZTUAN goizeko 09:30etatik 11:30etara
    Informazio gehiago hemen

HABE AZTERKETAK: 2017ko 1.DEIALDIA

Matrikula itxita

  1. B2 eta C1eko 1. proba, maiatzaren 5ean, 12:00etan/15:00etan/17:00etan, e-mailez jakinaraziko zaio bakoitzari bere txanda
  2. C2ko 1. proba, maiatzaren 2an 16:00etan
    Informazio guztia, hemen

Donostiako Udalaren DIRU-LAGUNTZA ESKATZEKO EPEA, OTSAILAREN 1etik 28ra

Informazioa eta eskabide-inprimakia, euskaltegiko bulegoan edo internetez: www.donostiaeuskaraz.eus

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA: A2, B1 eta B2 mailetarako DEIALDI LIBREA

Matrikula irekita otsailaren 15eko 13:00ak arte

    Informazioa eta matrikula hemen

EGA, Euskararen Gaitasun Agiria

EGA azterketan aurkezteko matrikula epea urtarrilaren 9tik 23ra

    Proben egutegia eta informazio zehatza hemen

Anima zaitez euskara ikastera!

#te
Donostiako Udalaren eta euskaltegien kanpaina. Informazio gehiago www.donostiaeuskaraz.eus

Nor gara

Urrats Euskaltegia kooperatiba elkartea 1988an sortu zuten urteetako esperientzia zuten hainbat irakaslek. Geroztik, helduen euskalduntzea eta alfabetatzea izan dira gure eginkizun nagusiak; ez ordea, bakarrak: gazteak, aisialdia, enpresak, eskolak eta euskal kultura ere izan ditugu langai.
Euskararen irakaskuntza eta euskal kulturaren ezagutza modu natural, atsegin eta eraginkorrean burutzea da gure helburua.

Urrats Euskaltegia Donostiako Amara Berri auzoan dago eta bi egoitza ditu:

  1. Karlos I, 10 - behea
  2. Amezketarren kalea, 12 - behea

Irakasle talde profesionalak, material didaktikoak, ordenagailuak, ikusentzunezkoak, liburutegi zerbitzua... Bertara hurbiltzen denak euskararen ikaskuntzarako ongi hornitutako instalazioak aurkituko ditu eskura.


Euskaltegian eskaintzen ditugun ikastaroak HABEk homologatuta daude, eta prestatzen diren azterketek Europako Markoaren barruko legedia betetzen dute.


Koloreak aldatu